Andramaixetako egitaraua gertu, etxez-etxe banatuta

Imanol Beloki Unamuno 2022ko abu. 31a, 09:00
Iaz, haurrak Gatzagako frontoian, puzgarrietan.

Leintz Gatzagako jaiak datorren astean ospatuko dituzte, irailaren 7tik 11ra bitartean. Andramaixetarako gogoz daude herritarrak, eta Errespetuz eta anaitasunez gozatu! mezua adierazi dute Gatzagako Udaletik, etxez-etxe egitaraua banatuz.

Hona hemen Leintz Gatzagako jaietako egitaraua:

Irailak 7

19:00etan, Nobena amaiera Dorleta santutegian.

19:30ean, Gaztai mokadutxua, Dorleta santutegian.

Irailak 8

12:00etan, Meza nagusia, Dorleta santutegian.

12:00etan, Otxandioarrei ongi-etorria.

18:00etan, Pilota partiduak: 

Gazteak: Luka-Aner / Xiker-Adei

Profesionalak: Ruiz de Infante-Oses / Etxegarai-Mujika

19:30ean, Pintxopote musikatua

Irailak 9

13:00etan, Vermouth herrikoi musikatua.

17:30ean, Umeentzako apar festa

22:30ean, Kontzertuak: Berandu baino lehen, Rebel Noise, Sofokaos, eta Neallta Fola.

23:00etan, Bola txapelketa.

Irailak 10

12:00etan, Canti Vaganti, show musikatua.

13:30ean, Txistulariak eta kantu poteoa.

17:00etan, Umeentzako puzgarriak.

17:00etan, Mus eta briska txapelketa.

21:00etan, Herri afaria. Txartelak salgai daude, Labidean. Helduentzat 17 eurotan, eta 12 urtetik beherako haurrentzat 12 eurotan.

23:30ean, Laket erromeria.

Irailak 11

12:00etan, Herri Kirolak: Unai Mugerza, Julen Alberdi txikia, eta Paulo Azpiazu.

13:30ean, Txistulariak.

18:00etan, Jaiki Adi dantzaldi herrikoia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak