Meza entzunez eta gazta dastatuz hasi dituzte Andramaixak

Imanol Beloki Unamuno 2022ko irailaren 8a

Jaiak hasteko meza eta gazta dastaketa izan zuten Dorletan.

Atzo, eguaztena hasi zituzten Andramaixak, Leintz Gatzagan, eta Dorleta Santutegian egindako meza eta gazta dastaketa izan ziren lehenengo hitzorduak jaietan murgiltzeko. Bertan, batez ere, Gatzagako eta Eskoriatzako zenbait bizilagun batu ziren, eta, hala jaiei hasiera emateko aprobetxatu zuten hitzordua. Gaurko eguneko egitaraua, berriz, beteagoa izango da, eta besteak beste, oinez Otxandiotik etorritakoen bisita izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak