Apirilaren 3an, 21:00etan hasita, Oihana Iguaran eta Maialen Akizu bertsolariak izango dira Toki Eder elkartean egingo den bertso afarian. Labidean eman beharko da aurrez izena eta 25 euroko sarrera ere bertan erosi beharko da. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, martxoaren 27ra bitartean gatzagarrek izango dute lehentasuna sarrerak erosteko eta egun horretatik aurrera gainontzekoek izango dute erosteko aukera, edukiera mugatua delako.