Gatzagako Korrika batzordeak zenbait hitzordu antolatu ditu orain arte, eta hilabete honetarako beste zenbait ekintza prestatu ditu, gainera. Esate baterako, Rosa Urreta eta Joxerra Agirreurreta gatzagarrak hitano ikastaroa ari dira eskaintzen. Hala ere, asteon aurkeztu dute Korrikaren bueltan antolatu duten egitarau ofiziala.
Museotik plazara, korrika
Prestatu duten egitarauko ekintzekin martxoaren 25ean hasiko dira, eta kasu honetan, protagonistak herriko gaztetxoak izango dira. Izan ere, 18:00etan hasita, Korrika Txikia egingo dute. Gatz Museotik irtengo dira korrika herriko haurrak eta San Migel plazarainoko bidea egingo dute. Ibilbidea amaitzen dutenean, txokolate-jana izango da bertaratzen direnentzat.
Korrrika kulturala:
- Martxoak 25, egubakoitza
- 18:00etan hasita, Korrika txikia. Gatz museotik irtengo dira korrika herriko haurrak eta plazara arteko bidea egingo dute. Ibilbidea amaitzen dutenean, txokolatada izango da.
- Martxoak 26, zapatua
- 17:00etan, kaleko haur-antzerkian ibilbide luzea duen Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa izango da, kultura etxean, eta ondoren, 18:30ean, kontzertuak izango dira herriko plazan. Bergarako Arragoa folk taldea (bi familiak osatutako musika taldea) eta Arrasate musika folk taldea.
- Apirilak 1, egubakoitza
- Apirilaren 1ean, berriz, Korrika ofiziala pasako da herritik, eguerdi aldera.
- Apirilak 2,
- Bertso afaria, 21:00etan.
- Apirilak 3, domeka
- Atxorrotxera mendi-irteera egingo dute, 10:00etan Gatzagako plazatik irtenda. Atxorrotxeko tontorrean eskoriatzarrekin batu, eta talde argazkia atera ostean, herrira bueltatuko dira salda beroa hartzera.
Musika eta literatura
Martxoaren 26an, berriz, 17:00etan, kaleko haur-antzerkian ibilbide luzea duen Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa izango da, kultura etxean, eta ondoren, 18:30ean, kontzertuak izango dira herriko plazan. Hain zuzen ere, Bergarako Arragoa folk taldea –bi familiak osatu-tako musika taldea– eta Arrasate musika folk taldea igoko dira oholtza gainera.
Apirilaren 1ean, berriz, Korrika ofiziala pasako da herritik, eguerdi aldera, baina hor ez da bukatuko Korrikaren baitan antolatu duten egitaraua. Izan ere, apirilaren 3an, domeka, Atxorrotxera mendi-irteera egingo dute, 10:00etan Gatzagako plazatik irtenda. Bertan, eskoriatzarrekin batu eta talde argazkia atera ostean, herrira bueltatuko dira salda beroa hartzera.