Hitzekin lelopean, 22. Korrika martxoaren 31n abiatuko da Amurriotik eta Euskal Herria zeharkatuta Donostian amaituko da apirilaren 10ean. Hori posible egiteko hamaika lagun ariko dira lan itzela egiten, eta herriz-herri inplikazioa ere ezin-bestekoa izango da.
Leintz Gatzagatik apirilaren 1ean, egubakoitza, pasako da Korrika, eguerdi aldera, 14:30ak bueltan. Hala, Korrikaren inguruan Gatzagan antolatuko diren ekintzak proposatzeko, programatzeko, prestatzeko, egin beharreko lanak zerrendatzeko eta banatzeko, eta lekukoa eramango dutenen parte-hartzea ados-teko lehenengo bilkura egingo dute, gaur, iluntzean.