Gurel Guraso Elkarteak antolatuta, itzal-antzerki tailerra izango da Gatzagako ludotekan. Eñaut Gorbea arituko da saioa eskaintzen, eta, teknika ezberdinak erakutsiko dizkie izena eman duten bederatzi haurrei. 17:00etan hasiko da saioa, eta Gaba Beltzaren aitzakian antolatutako hitzordua izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.