Jendeari kosta egin zitzaion saiora arrimatzea, baina azkenean kopuru politean batu zen plazan. Eta gustura geratu ziren, gainera, entzun eta ikusitakoarekin; hala aitortu zieten, behintzat, bertsolariei eurei.
Ordu eta erdi inguruko saioa izan zen; gai serioak izan zituzten hasierako ofizioetan, eta umorea eta jolas erako ariketak izan ziren gerora.