Urtarriletik positibo barik, baina iritsi da bederatzigarren kasua

Imanol Beloki Unamuno 2021ko api. 23a, 09:43

Leintz Gatzagako San Migel plazan haurrak jolasean

Apirilaren 19an Osasun Sailak koronabirusaren egoera epidemiologikoaren berri eman zuenean, kasu positibo bat hauteman zen Leintz Gatzagan. Hala, pandemia hasi zenetik, bederatzi kasu positibo dira, guztira, herrian izan direnak. Azken kasua urtarrilaren 10ean hauteman zuten, eta ordutik ez da egon kasurik, aste honetara arte.

"Pandemia hasi zenetik ez dugu koronabirus positibo askorik izan herrian. Gatzagako Udaletik uste dugu gauzak ondo ari garela egiten, eta egin ditugun ekintza kulturaletan edo bestelakoetan herritarrak zintzo aritu dira Osasun Sailaren gomendio guztiak jarraitzen. Bide beretik jarraitu nahiko genuke, eta ea ez ditugun kasu gehiago izaten…", adierazi du Garazi Orobengoa Leintz Gatzagako zinegotziak.

Intzidentzia-tasa: 427,35

Herriko azken kasu positiboa apirilaren 19an atzemanda, 14 egunean –maiatzaren 2ra arte– ez bada kasurik baieztatzen, intzidentzia-tasa hutsera jaitsiko da. Hala ere, gaur-gaurkoz, 427,35ko intzidentzia dute Gatzagan, eta ez erlaxatzeko gomendioa egin dute udal ordezkariek: "Biztanle gutxi dituen herria izanda, kasu gutxirekin igo egiten da intzidentzia-tasa Gatzagan; hala ere, Eusko Jaurlaritzak astelehenean argitaratu zuen udalerrien ebazpenean, ez da eremu gorrien zerrendan ageri Gatzaga. Beraz, ez dira aplikatuko 400etik gorako intzidentzia metatua duten eta eremu gorrian sartuta dauden herriei aplikatzen zaizkien neurriak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak