Gaur, hilak 19, bukatu dute Gatzako Mendi Astea, herriari bira emanez. Seiko taldeetan, eta talde batetik bestera bost minutuko aldea jarrita, 30 bat lagun abiatu dira goizeko 8:30ak aldera. Ibilbidean, Gatzagako mugarri guztietatik igaro dira.
Guztira, hiru eguneko egitaraua izan da, eta proiekzioak eta testigantzek izan dute tokia, besteak beste.

