Hiru eguneko Mendi Astea, hitzaldiz eta proiekzioz beteta

Imanol Beloki Unamuno 2020ko aza. 27a, 10:58
Alex Txikon alpinistaren filmaren fotograma bat. Argazkia: 'Mendi Biluzia'

Udalak hiru eguneko egitaraua antolatu du Gatzagako Mendi Asterako. Abenduaren 15ean, 17an eta 19an egingo da, eta, proiekzio ederrekin batera, alpinista handien kontakizunek izango dute protagonismoa, besteak beste

"Mendia eta harria izenburupean, Galarza-Gardoki familiakoen testigantzak izango ditugu Gatzagako Mendi Asteari hasiera emateko. Gero, Aymar Navarro izango da, South Lines proiektua aurkezten, eta proiektu berri baten nondik norakoak ere ekarriko ditu gurera, filmaren proiekzioaz batera", adierazi du Beñat Agirreurretak, Gatzagako Kultura zinegotziak.

Alex Txikonen kontakizuna

Alex Txikon ere Gatzagan izango da Mendi biluzia bere pelikularen berri ematen. 2016an Nanga Parbat-era egindako espedizioan bizitakoak kontatuko ditu, eta alpinistak berak jasotako irudi ikusgarriak batzen dituen proiekzioa ere izango da.

Abenduaren 19an, aldiz, Gatzagako herriari bira egingo diote, Mendi Asteari amaiera emateko. "Track GPSa banatuko dugu, eta, taldekakoa izan barik, nork bere aldetik egin beharreko bira izango da, herriaren bueltan egingo dena".

Herritarrek lehentasuna

Hitzaldi eta proiekzioak Gatzagako elizan egingo dira, eta sarrerak fisikoki Labidean salduko dituzte. Domekatik aurrera, astebetez, herritarrentzat soilik salduko dira, eta abenduaren 7tik aurrera gainontzekoentzat irekiko da sarrera salmenta. Prezioei dagokienez: egun baterako hiru euro izango da eta bi egunerako, bost euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak