Jostailu truke azoka antolatu du Gurelek domeka honetarako

Imanol Beloki Unamuno 2020ko abe. 11a, 09:00

Guraso elkarteko zenbait kide bilera batean batuta.

Gabonak iristear daudela, jostailu truke azoka antolatu du Gurelek domeka honetarako. 12:30etik 14:30era bitartean, nahi duenak Leintz Gatzagako San Miguel plazara etxean izan eta erabiltzen ez dituen eta egoera onean dituen ipuin eta jostailuak eramateko dei egin dute Gatzagako Gurel guraso elkarteko kideek. Hala, elkarbanatzearen eta berrerabiltzearen aldeko apustua egin gura dute.

"Beste urte batzuetan Hustu Ganbara ekimena egin izan dugu, baina, oraingoan, soilik, ipuinekin eta jostailuekin egingo dugu. Eramandakoa baldintza onean egotea eskatzen dugu, eta pieza guztiekin egon daitezela. Horiek batuko ditugu, gaur egungo neurri guztiak hartuta. Hala, batzen duguna ondo desinfektatuko dugu, eta, domekan ere hala izango gara bertan, neurri guztiak hartuta. Beraz, azokan parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak", adierazi dute Gureleko kideek.

Jostailu edo ipuin bakoitza entregatzen duen pertsona bakoitzari txartel bat emango diote, eta txartel horrekin, aurrerago zehaztuko duten egun batean, trukean beste jostailu bat hartzeko aukera izango dute herriko gaztetxoek.

Batutako guztia, desinfektatuta

Batutako jostailu guztien artean, trukatzen ez direnak beharra dutenei bidaliko zaizkiela ere adierazi gura izan dute guraso elkarteko kideek. "Jasotzen ditugun jostailu guztiak berrogeialdian egongo dira truke eguna iritsi arte. Hala, trukatzen ez diren jostailuak beharra dutenei bideratuko dizkiegu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak