Mendi Asteko izen-emate irekia, domekatik aurrera

Hasier Larrea 2020ko abe. 4a, 12:23

South Lines pelikularen fotograma bat.

Aste honetan gatzagarrek eduki dute egitarauan apuntatzeko aukera, eta etzitik aurrera pertsona orori zabalduko diote astebeteko epean izena emateko aukera. Abenduaren 15ean, 17an eta 19an egingo da aurten proiekzio, hitzaldi eta ibilaldiz osatutako Gatzagako Mendi Astea. 

Gatzagako elizan inauguratuko da egitasmoa. Mendia eta herria izenburupean, Galarza-Gardoki familiak Baltistan Fundazioaren inguruko testigantzak hurbilduko dizkie ikusleei. Ondoren, South Lines pelikula aurkeztuko du Aymar Navarro eskiatzaileak. Bi egun geroago, berriz, Alex Txikonek Nanga Parbat 8.000koaren igoerari buruzko Mendi biluzia dokumentala ekarriko du, proiektuari buruzko xehetasun eta guzti. Azken egunean, herriari bira emango diote, nork bere kontura, Track GPS-ren laguntzaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak