60 herritarrek izena emanda, txapa banaketa datorren astean

Imanol Beloki Unamuno 2020ko aza. 13a, 10:58

Belarriprest eta Ahobizi txapak.

Leintz Gatzagan, egueneko datuen arabera, 60 herritarrek eman dute izena Euskaraldian. 40 lagunek ahobizi moduan eta 20 gatzagarrek belarriprest bezala.

Ariketa egunetarako txapak, berriz, datorren astean banatuko dituztela adierazi du Jon Zuazabeitiak, Gatzagako batzordeko koordinatzaileak: "Herri txikia izanda, herritar guztien artean harreman zuzena izatearen abantailari helduko diogu. Hau da: Euskaraldia batzordeko kideok –Nerea, Ibon, Dorleta eta Jon– jarriko gara ahobizi eta belarriprest bakoitzarekin harremanetan bakoitzari dagokion txapa eskura emateko. Horretaz gain, behar izanez gero, udaletxeaz eta Labidea herriko taberna-dendaz ere baliatuko gara, eta banderak ere datorren astean banatuko ditugu. Batzordean uste dugu zerrenda handituko dela datozen egunotan… Ariguneei dagokienez, berriz, hamar izango ditugu Gatzagan. 4 barne arigune eta 6 kanpo arigune".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak