Iritsi zaigu guri ere herrira. Denbora kontua zen, baina, leku guztietara iritsi den moduan, gurera ere etorri da. Dezente aguantatu dugu, eta kasu bakarra da; beraz, espero dut azkar errekuperatzea eta beste kasurik ez irtetea. Positibo eman duen herritarra bakartuta dago etxean, eta, gainera, oso ondo jokatu du probaren berri eman diotenetik; beraz, ez dugu larritu behar. Pazientziaz hartu behar dugu, kasu positibo gehiago atera daitezkeelako, eta lasai egon behar dugu: orain arte bezala jarraitu, neurriak hartu, eta elkar zaindu", adierazi du Eugenio Otsoa Leintz Gatzagako alkateak.