Eusko Jaurlaritzak egubakoitzean jakinarazitako datuen arabera, eguenean egindako PCR probetan koronabirus kasu bat atzeman zuten Leintz Gatzagan. Pandemia hasi zenetik herrian duten lehen kasua da eta bihar jakingo da positibo isolatu bat den edo ez, Jaurlaritzak asteburuetan ez dituelako herriz herrikako datuak ematen.
Aurreikusi daiteke, baita ere, Debagoienean asteburu honetan gaindituko dela 1.000 kutsatuen langa.