Udalbatzako kideek auzokideen jokabidea goraipatu dute, eta nabarmendu hori izan dela gakoa kasurik ez egoteko. "Batez ere, hasieran formal aritu ginen, neurriak errespetatuz, eta bakoitza bere etxean. Gainera, talde bat antolatu genuen erosketak egin eta baserrietara eramateko, adineko jendearentzat… Ea hala jarraitzen dugun".
Jaien ostean, kasu barik
Andra Mari jaiak ez dituzte ospatu. Edozelan ere, meza egin zuten, eta, sorpresaz, herri kirolak antolatu. "Ez genuen nahi herri kirolak antolatu genituela jakiterik. Bertako askok ere ez zekiten, eta, herriko jende gutxi batuta, birusarekin ez kutsatzea bermatu genuen".