"Mendi publikoetan kokatutako hainbat aisialdi leku daude Gipuzkoan; atsedenerako eta aisialdirako egokitutako gune naturalak dira, hain zuzen. Naturarekin loturiko aisialdirako guneak dira, non hiriko erritmotik deskonektatu eta familian edo lagunartean landa gunean egun bat pasatzeko egokiak diren. Aisialdi gune hauek hainbat hornikuntza dituzte gipuzkoarren gozamenerako: mahaiak, iturriak, zerbitzuak, haurrentzat jolasak eta erregailuak kasu batzuetan. Aurten, COVID-19 gaitzak eragin duen ezohiko egoeragatik agian, gune hauen erabiltzaile kopuruak nabarmen igo da", azaldu du Gipuzkoako Aldundiak.
Era berean, gune hauen erabilera arduratsua egiteko eskaera egin du, osasun sailak emandako segurtasun distantziak mantenduz eta higiene eta prebentzio neurria errespetatuz. "Herritar batzuk ez dute sortutako hondakinaren kudeaketa zuzena egiten eta ondorioz, Aldundiak gogorarazten du hondakinak egokitutako edukiontzietan utzi behar direla eta hauek beteta egongo balira, berriz, hondakinak egokitutako hiriguneetako edukiontzietara eraman behar direla. Bestalde, aisialdirako gune hauetako batzuetan ez dago zaborrontzirik, mendiko landa eremuan kokatzen direlako, eta kasu hauetan sortutako hondakinak hiriguneetako edukiontzietara eraman behar dituzte erabiltzaileek.
Gaineratu du basozainak 100 eta 1.000 euro arteko isunak jar ditzakeela gune hauen erabilera okerragatik.