Umorez erantzun die Otsoak Pagadiri eta Gurrutxagari

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mai. 15a, 17:00

Pagadi, Otsoa eta Gurrutxaga, Etxe txiki, infernu handi saioan, berriketan.

Eugenio Otsoa Gerra alkateak bideo-deia izan zuen joan den astean Zuhaitz Gurrutxagarekin eta Mikel Pagadirekin EITBko Etxe txiki, infernu handi programarako. Umorezko programa izanda, Otsoak adierazi zuen Leintz Gatzagan koronabirus kasurik ez egotearen arrazoia mendiko gatza dela.

"Leintz Gatzagako gatzez beteta gaude gatzagarrok. Bertako ortuetan ditugun produktuei hemengo gatza botatzean dago sekretua. Hala, gure gatzak dituen mineral guztiek –iodoa, sodioa, litioa, magnesioa– eta bestelakoek immune egin gaituzte eta esango nuke horregatik uxatu dugula koronabirusa. Umorez hitz egin arren, Leintz Gatzagako gatza ekoizten jarraitu dugu, baina zailtasunak ere badaude hau saltzeko. Beraz, jendea animatu gurako nuke bertako gatza erostera".

Domekan mezak hasiko dira

Hori horrela, "koronabirusa herrian ez sartzeko errezatuko dugu domeka honetan. Izan ere, Dorletako Santutegian, 12:30ean izango da meza".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak