Leintz Gatzagako MTB martxa ez da egingo aurten

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mai. 8a, 09:00

Dorleta Txirrindularien Lagun Elkarteak antolatutako Gatzagako MTB martxaren hemezortzigarren edizioa ekainaren lehenengo aste bukaeran egin nahi zuten, baina antolatzaileek ekitaldia ez egitea erabaki dute.

"Antolakuntza aldetik lan handia ematen du, eta, ezjakintasuna nagusi, uste dugu ez dela proba egiteko unea. Lehen, Gatzagako jaietan egiten zen ekitaldia, irailean, eta, bizpahiru urte dela, ekainaren lehenengo asteburura aldatu genuen. Hala, orain, atzeratzeak ez du zentzurik. Beste proba batzuk ere badaude, eta denak pilatu daitezke. Beraz, data errespetatuta, urtebeteko saltoa egingo dugu. Hala, denbora izango dugu hobeto antolatzeko eta berrikuntzak ondo pentsatzeko", adierazi du Beñat Agirreurreta Gatzagako MTB martxako antolakuntza taldeko kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak