Egur publikoak non utzi aztertzen ari dira egunotan

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mai. 1a, 09:00

Gatzagako Hautesle Elkarteko kideak batzartuta.

Zenbait erabaki hartzeko eta herriko egoera aztertzeko sarriago ari dira batzen Leintz Gatzagako Hautesle Elkarteko kideak. Batu ziren azkenengo aldian, esaterako, maskaren banatzea, egur publikoen kokapena eta haurrak kalera irten izanaren balorazioa egiteko aprobetxatu zuten.

Joan den zapatuan, maskaren banaketa egin zuten herritarren artean, baina, akatsa zutenez, ez erabiltzeko gomendio egin zuten banatu bezain pronto: "Zenbait banatu ostean, Eudeletik akatsekin zeudela esan ziguten, eta, eguerdirako, herritarrei hauek ez erabiltzeko esan genien… Horrekin batera, haurrak kalera hasi ziren irteten domekan, eta neurriak errespetatu zituztela… izan genuen hizpide", adierazi du Garazi Orobengoa Ogasuneko zinegotziak.

Egur publikoak uzteko toki bila

Orain arte, Dorleta Santutegian izan dituzte batuta egur publikoak, baina, kultura ondasun izendatuta dagoenez, Gaztainuzketa mendi-etxeen edo Gure Ametsa jatetxe ingurura lekualdatzeko proposamena aztertzen izan ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak