Beñat Agirreurreta Kultura zinegotziak adierazi du dena ondo bidean maiatzean hasiko direla pilota partiduekin: "Orain, ezinezkoa denez, maiatzean hastea espero dugu, eta jakinaraziko dugu zein egunetan. Horrekin batera, kolokan dago ekaineko BTT martxa…".
Emakume taldekoen tailerrak ere bertan behera utzi dituztela adierazi du, bestalde, Garazi Orobengoa Ogasun zinegotziak: "Dugun egoera ikusita, ez dugu aukerarik egiteko, baina jendea gogotsu zegoen; beraz, aurrerago egingo ditugu".
Andramari jaiek, eraginik ez
Jaiak irailean dira; beraz, momentuz, dagokien egunetan geratuko direla adierazi dute udal ordezkariek. Hala ere, egoera hau bukatzean, jaiegun bat prestatu nahi dutela herrian adierazi gura izan dute.