Gure Ametsan batu dira Sorginak taldeko emakumeak bazkaltzeko

Imanol Beloki Unamuno 2020ko martxoaren 9a

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko urteroko bazkaria egin dute Leintz Gatzagako Sorginak emakume taldeko kideek. Guztira, 27 emakume batu ziren domekan, Gure Ametsa jatetxean bazkaltzeko. Bapo jateaz batera, herria kolore moreko zapiekin apaintzeko eta triki-poteoa egiteko ere aprobetxatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak