Zuhaitz Eguna astebete atzeratu dute

Imanol Beloki Unamuno 2020ko ots. 28a, 09:21
Eskoriatzatik Gatzagara bidean, Gatz Bideko ongi-etorri arkua.

Gatzagako Udalak eta Gurel Guraso Elkarteak elkarlanean antolatuta, zenbait ekintza zituzten antolatuta zapatu honetarako. Hain zuzen, Zuhaitz Eguna ospatu gura zuten, baina, eguraldi iragarpen txarrak daudenez, hitzordua astebete luzatzea erabaki dute antolatzaileek.

Hori horrela, martxoaren 7an osaptuko dute Zuhaitz Eguna Gatzagan. Udalak eta Gurel Guraso Elkarteak elkarlanean antolatuta, zenbait ekintza egingo dituzte.

Zuhaitz Eguneko egitaraua

Plazan elkartuko dira herritarrak, 10:00etan, eta Gatz Bidera jaitsiko dira ginkana jolaserako. Haurrekin batera gurasoek ere egingo dituzte zenbait proba; batetik, ondo pasatzeko, eta bestetik, zuhaitzen gaineko ezagutza handitzeko. "Eskoriatzaraino jaitsi barik, herritik Gorosarri landetxera bitartean egingo dugu ginkana. Egin beharreko probak egunean bertan adieraziko dituzte Guraso Elkarteko kideek", adierazi du Beñat Agirreurreta kultura zinegotziak. Zuhaitz berriak landatuko dituzte udaletxearen inguruan 11:30ean, eta zuhaitz zaharren mantenua ere egingo dute. Amaitzeko, 12:30ean, luntxa izango dute Toki Eder elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak