Udalbatza aukeratuta, datozen lau urteotako proiektuetara begira

Julen Iriondo 2019ko aza. 22a, 12:10
Udalbatza osatuko dutenak: Juanito Bengoa, Jon Sasiain, Garazi Orobengoa, Beñat Agirreurreta eta Eugenio Otxoa.

Domekako udal hauteskundeen ostean, azaroaren 28ko bileran edo, beranduenera, abenduaren 7rako banatuko dituzte udaleko ardurak, alkatetzarena tartean. Eta, horrela, beharrera, hainbat lan eta proiektu interesgarri dituzte-eta esku artean.

Herrian, martxan edo egitekoen artean dituzten proiektuek se-gida izango dute agintaldi be-rrian, domekan udal hauteskun-deak egin eta gatzagarrek udal-batzarako kideak aukeratu os-tean. "Jende ona sartu da, eta herrian, oro har, pozik gaudela esango nuke. Hori da inportan-teena; urte askotako proiektuak ditugu, eta kanpoko norbait sartu izan balitz, agian, etena egongo zatekeen. Orain, ordea, jarraikortasuna izango dute", zioen herritar batek domekan.

187 lagun zeuden hauteskun-deotan botoa ematera deituta, eta 122 izan ziren hauteslekuan –%65,24ko parte-hartzea, duela lau urtekoa baino bi puntu han-diagoa–. 250 bizilagun baino gutxiagoko herria izanda, boz-keta sistema desberdina da, eta, zerrenda beharrean, aurkeztu-tako boskoteko pertsonei eman behar zieten botoa herritarrek; bakoitzak lauri, gehienez: ho-nela, Garazi Orobengoak jaso zituen boto gehien, 99; Eugenio Otxoak, 97; Jon Sasiainek, 88; Beñat Agirreurretak, 81; eta jarduneko alkate Juanito Ben-goak, 79 –zazpi boto zuri eta baliogabe bat ere izan ziren–. "Gazteei kosta egin zitzaien pau-soa ematea, baina jendeak oso ondo ikusi du; gaztea eta ema-kumea, oso gustura hartu du hori jendeak", zioen Bengoak, boto gehien jaso zuen Garazi Orobengoagatik.

Ikusi egin behar, dena den, alkate ardura nork hartuko duen. Hilaren 28an egingo dute bilera bat, eta orduan edo, berandue-nera, abenduaren 7rako, kargu-hartze eguna, erabakiko dute ardurak nola banatuko dituzten –alkatetzaz gain, hirigintza, oga-suna, kultura eta mendiak–.

2020rako aurrekontuak pres-tatzen ere hasi beharko dute: "Ezer egin barik dugu oraindik", zioen Bengoak. Eta hor isla izan-go dute hainbat proiektuk; horien artean, bat da Gure Ametsa, Hiruerreketa eta Dorleta lotzen dituen ibilbide zirkularrean "parke tematiko" bat prestatzea: "PR bat da, oso ibilbide polita, eta inguruan ditu ikaztegiak, karobiak, trikuharria, erreka txikiak... Eta parke tematikoa egiteko proiektua dugu hor", bisitariak erakartzeko, Bengoa-ren arabera.

Agintaldi berrirako asmoak

Gatz Museoa Gatza lortzeko gela berria martxan jartzekoak dira laster –galdara batek berotuko du ura horretarako, eta instalazioetarako beroa ere sortuko du, bide batez–. Horrekin batera, Santa Columba ermita harrera izateko egokitzen ari dira.

Bide berdea osatzea Leintz Gatzagako lurrak zeharkatzen dituen bide berdea egokituta dago ia osotasunean; Gure Ametsa eta Teileria arteko 400 metroko zati bat falta da, eta hor errepidera irteten dira erabiltzaileak, lokaztuta-eta egoten delako.

Udal eraikinetako teilatuak Garro jauregia, udaletxea, eskola, frontoia... teilatua konpondu beharra dute hainbat eraikinek, eta asmoa da poliki-poliki hori egitea, urtean bat-edo, behintzat, konponduz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak