2019/11/11 18:00 - 19:00
Hitzaldiak
Zer egin dezakegu gurasook testuinguru digitalean gure alabasemeak gidatzeko? izeneko hitzaldia antolatu du Gatzagako udalak. Astelehenean, azaroaren 11n izango da, kultura etxean, 18:00etan, eta gurasoei zuzendutakoa izango da. Emoki elkarteak eskainita, hiru gai nagusi jorratuko dituzte bertan: Internet, sare sozialak eta bideo-jokoak; adimen emozionala, eta; pornografia, genero indarkeria eta harreman afektibo sexualak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.