2019/07/11 18:00 - 19:00

Antzerkia

'Alu Ulu' antzerki foroa

'Alu Ulu' antzerki foroa
Kultura etxean, Leintz Gatzaga

ALU ULU antzerki foroa emakumeen sexualitatea umoretik, onarpenetik, plazeretik plazaratzeko tresna gisa sortu da. Emakumeen sexualitateaz asko hitz egin daiteke baina gure aukera izan da, oraingoan birsortzeari buruz ezertxo ere ez aipatzea eta norbere buruarekiko tratu onak, harremanak, plazera...izatea erdi gunea.

45 minutu inguruko monologo frexko bat da, Plax! sexologia zerbitzuko itxaron gelan ematen dena. Ondoren, foroan, talde txikitan lan egiteko aukera izango da. Sexualitatearen gaia bizipenetatik lantzea da parte hartzaileei proposatzen dietena eta horretarako sormena baliatuko dute, eta parte-hartzaileek marrazkia, bertso-rap kantua, mugimendua...erabiltzeko aukera izango dute. Hainbat emanaldi egin dituzte jada; guztiak ezberdinak bezain aberatsak: gaztelekuetan, ikastetxeetan, jabetze eskoletan, udal aretoetan, jaialdietan, jardunaldietan...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak