Gatzagan izandako ziklista ohien bisita, bideo batean

Imanol Beloki Unamuno 2019ko martxoaren 11

Dorleta Santutegian, Euskal Herriko Txirrindulariak, 1927-2005 erakusketa ikusten izan ziren Jesus Aranzabal, Paco Galdos, Txomin Perurena, Marino Lejarreta eta Joseba Beloki historikoak, urtarrilaren 26an. Ondoren, mahai-ingurua egin zuten, eta artxiboan gordetzeko, egun hartako irudi eta adierazpenak jaso ditu Dorletako Ama Txirrindulari Elkarteak bideo batean. Ikus-entzunezkoa, Dani Sanchez Skst Design aretxabaletarrak ekoiztu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak