Txirrindulari ohiak, protagonista diren erakusketa bisitatzen

Txomin Madina Milikua 2019ko urt. 26a, 17:20

Dorletako Santutegian ikusgai dagoen Euskal Herriko txirrindulariak erakusketan izan dira goizean Jesus Aranzabal, Paco Galdos, Txomin Perurena, Marino Lejarreta eta Joseba Beloki. Bisitaren ostean, kultura etxean egin duten mahai-inguruan hartu dute parte.

Bisita berezia jaso du gaur goizean Dorletako Santutegian jarrita dagoen Euskal Herriko txirrindulariak erakusketak; bertan protagonista diren hainbat ziklista historikorena, hain zuzen ere: Jesus Aranzabal, Paco Galdos, Txomin Perurena, Marino Lejarreta eta Joseba Beloki. Dorletako Ama Txirrindulari taldekoen gidaritzapean, erakusketa osatzen duten argazki eta maillot artean ibili dira, garai zaharretara itzuli eta profesionalak zireneko pasarteak gogoratuz.

"Oroitzapen handiak ekarri dizkit", azaldu Jesus Aranzabalek, eta ziklista ohi guztiek azpimarratu dute erakusketan garbi ikusten dela txirrindularitzak azken urteotan izan duen garapena. "Oso polita da argazki zaharrenak ikustea: errepideak, bizikletak, arropak.... Argazki berrienekin batera ikustean nabaritzen da aldea", aipatu du Marino Lejarretak. Joseba Belokik herritarrak erakusketa ikustera animatu ditu: "oraindik baloratu gabe dauzkagun gauza asko erakusten dira bertan".

Erakusketa bisitatu ostean, Leintz Gatzagako kultura etxean egin duten mahai-inguruan hartu dute parte guztiek Euskal Bizikletaren antolakuntza taldeko Javier Riañorekin batera;  bukatzean, Dorletako Ama Txirrindulari taldekoekin bazkaldu dute Soran hotelean.

 

 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak