Urriaren 21ean ospatuko dute Gatzaren Eguna, gatzagarrek.
Egitaraua honakoa izango da:
11:00etatik 14:00etara, Gatzaren eta produktu ekologikoen azoka.
Erakusketa: Basogintza-egurgintza sektorea.
09:30ean, Mendi Ibilaldi Gidatua. Basoen humanizazio prozesua. GFAko basozainak gidatua. Irteera Dominaga baserritik.
11:30etatik 14:00etara, Zurezko plaza jokuak. Baskegur.
12:00etan Jakoba Errekondoren hitzaldia, kultura etxean.
12:30etan eta 16:00etan, Dantza herrikoiak, Lagun Artean eta Jeiki Hadi taldeekin.
14:00etan, Salies de Bearn –Leintz Gatzaga– senidetze ekitaldia.
14:30ean, Herri bazkaria.
18:00etan, Kontzertua. LaJodedera, musika kubatarra.
Gatz museoan:
Bisita gidatuak 11:00etan, 12:00etan, eta 13:00etan. Txondorra ikusteko aukera.
11:00etan, Gatza xaboiak egiteko tailerra.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.