Egubakoitzean, Arrasatetik Gatzagara 21:00etan, 22:00etan eta 23:00etan igotzeko aukera izango da, eta bueltatzeko, berriz, 03:00etan eta 05:00etan. Zapatuan, ohiko gautxori zerbitzua izango da, baina, Eskoriatzatik Gatzagarako DG 21E linean aldaketa izango da. –Eskoriatza Leintz Gatzaga 10:50eko zerbitzua eta Leintz Gatzaga Eskoriatza 13:15eko zerbitzua, Dorletako santutegitik pasatuko dira–.