Domeka honetan, auzolanean jarriko dute Arkamuneko mugan postontzia

Imanol Beloki Unamuno 2018ko maiatzaren 30a

Arkamuko monolitoa. Mendikat

Martxoaren amaiera aldera, auzolanean, Arkamuneko mugan postontzia jartzeko erabakia hartu zuten Leintz Gatzagako, Burgeluko eta Barrundiako (Araba) herrietako Udalek. Hala ere, bertan behera utzi zuten, eguraldi txarra zela eta, domeka honetan gauzatuko dute ekimena.

Honakoa izango da egitaraua:

10:00etan Irteera: Marietatik, arabarrak, eta Domiñatik, gatzagarrak.

12:00etan Hiru Udalen artean auzolana, postontzia jartzeko.

13:00etan Mokadutxo bat jango dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak