Foru Aldundiko Bide Azpiegiturak departamentutik jakinarazi dute bidea oztopatzen zuten lurrak dagoeneko kendu dituztela baina errepide bazterreko lurrei eusteko hainbat lan dagoela egin beharra, sarea eta buloiak jarri, esaterako. Bihar, martxoak 28, hasiko dira horretan.
Lanok egin ahal izateko errepideak guztiz itxita jarraituko du, hortaz, Arlabango errepidea (GI-627) eta AP-1 autobidea erabili beharko dituzte gidariek.