EGUNERAKETA: Itxita jarraitzen du GI-3310 errepideak. Lur-jausia garbitzera eta besterik egon daitekeen begiratzera gaur, martitzena, joango direla adierazi dute Segurtasun Sailetik.
GI-3310 errepidea itxita dago, Begiñarru baserriaren eta Gatzagain artean dagoen errepide artean. 16:15ak aldera izan da lur-jausia, eta garbitu bitartean moztuta egongo da. Bi erreiak itxita daude, eta beraz Arlabanetik joatea gomendatzen da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.