Iraitz Agirre hizlariak XVI. Mendeko Emakumeak Gatzagan hitzaldia eskainiko du 19:00etan, kultura etxean.
Iraitz Agirre, emakume eta genero gaietan aditua, Gatzagan izango da historiaren ikuspegi ezberdin bat eskaintzeko. Historian zehar emakumeak izandako garrantziaz eta bizitzaren arlo ezberdinetan emakumeek izandako rolaz hitz egingo digu. Nortzuk ziren gazkinak? Ba al zegoen emakume idazlerik inguru hauetan? Zeri buruz idazten zuten? Zein paper jokatu zuen emakumeak negozioen munduan? Horiek eta beste kontu asko, era entretenigarri eta gertukoan azalduko ditu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.