Gatzagarrak etorkizunera begira jarriko dira Aratusteetan

Imanol Beloki Unamuno 2018ko ots. 9a, 10:24

DJ Humerto, Bergaran saioa eskaintzen.

Herri bazkaria egingo dute Soran Etxean, eta ondoren DJ Humberto izango da musika jartzen, bazkalostean.

Gatzaga 3500 da Leintz Gatzagako aratusteetara begirako aurtengo gaia. Etorkizuneko Gatzaga islatu nahi dute herritarrek, eta norbanako bakoitzak bere mozorroa edo taldeka egindakoak ikusi ahal izango dira zapatu honetan Leintz Gatzagan.

Labidean ipinitako arbelean gai ezberdinak jartzeko aukera izan dute herritarrek hainbat egunetan, eta boto gehien jaso duena Gatzaga 3500 izan da.

Aratusteak ospatzeko, Soran Etxean bazkaria egingo dute hainbat herritarrek. 14:30ean izango da bazkaria, eta 50 pertsona inguru izango direla aurreikusten da. "Izen-emate asko egon dira, baina ea eguraldiak laguntzen duen eta jendeak ez duen atzera egiten", adierazi du Soran Etxeko Montse Valeriok.

Hotela, jai eremu

Bazkalostean, DJ Humerto musikari elgoibartarra izango da Soran Etxean. Gaur egungo kantuak eta zaharrak jarriko ditu, gatzagarrak dantzan jartzeko asmoarekin. Horrez gain, sorpresak ere izango dituzte bertaratzen direnek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak