2017/12/24 09:00 - 16:00

Irteera

Gabon eskean baserriz baserri

Gatzagan, baserriz baserri, Leintz Gatzaga

Abenduaren 24ko ohiturari jarraituz, hainbat gatzagar, urtero lez, Gabon eskean ibiliko dira herrian zehar. Gatzagako guraso elkarteak (Gurel) eta beste hainbat herritarrek antolatuta, aurten, berrikuntza moduan, txistulariekin batera egingo dute ibilbidea.

09:00etan autobusa izango da, haur eta gurasoak baserriz baserri joan daitezen kantuan egitera. Haiekin batera, txistulariak ere joango dira, kantuez batera musikaz girotzeko.

Hain zuzen ere, Dorleta Santutegian hasi, eta Olaun baserria, Gure Ametsa jatetxea… eta baserri guztiak pasatu ostean, herriko etxeetan hirurak aldera amaituko dute ibilbidea. Bidean zehar, hainbat etxetan jatekoa eta edatekoa jasoko dute eta kantuan ari direla egutegiak banatzeko ere aprobetxatuko dute irteera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.