Ehiza postuetarako hirugarren enkantea zabalik

Irailaren 20ra arte dago zabalik ehiza postuen hirugarren enkanterako proposamenak aurkezteko epea, ordutegi honetan; 09:00etatik 14:00etara bitartean Leintz Gatzagako udaletxean entregatu beharko da beharrezko dokumentazioa –Gatzagako udal webgunean ikusgai–.

Ehiza postuen bigarren enkantetik, bederatzi uso-postu eta oilagorretarako sei txartel geratu dira esleitu barik, eta interesa dutenek aukera daukate horiek lortzeko aurreko enkanteko prezio berean, %10eko deskontuarekin.

Hala, hirugarren eta laugarren kategorietako ehiza postuak geratu dira banatu gabe, eta eskaintza onena egiten duenak lortu ahal izango ditu. Kontratua,  berriz, lau urterako eskuratu ahal izango dute interesdunek, eta horiek hogei urtera arte luza daitezke.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.