Gatz Museoa irekita egongo da uztaileko egun guztietan

Imanol Beloki Unamuno 2017ko uzt. 20a, 11:45
Bisitariak Gatz Museoan.

Gatzaren ustiapenaren bilakaera biltzen duen Gatz Museoa irekita egongo da uztailean, egunero. Hala, 12:00etan, euskarazko bisitak egiteko aukera egongo da nahi duenarentzat, eta 13:00etan, berriz, gaztelerazko bisitak egingo dira.

Beste ordutegi batean bisita jaso nahi duenak, aldiz, erreserba egin beharko du; horretarako, 943 71 47 92 telefonora deitu beharko da. Hamar pertsonako taldetik gorako bisitariek, bestalde, erreserba egin beharko dute gatzmuseoa.com webgunean. "Bisita gehien asteburuetan izaten ditugu, baina eguneroko bisitetara ere etortzen da jendea… Hala, museoa uztail osoan zehar egunero izango dugu zabalik eta espero dugu jendea etortzea…", azaldu du Aitor Larrañagak, Gatz Museoko arduradunak.

Herritarrentzat gonbidapena

Uztaileko hiru domeketan, 11:00etan, Leintz Gatzagako herritarrak izango dira bisitan museoan. Herriko etxe guztietara gonbidapena bidali dute eta museoa oraindik ikusi barik duten herritarrek aukera izango dute ezagutzeko. Pasa den domekan hasi ziren herritarrendako bisitak, eta domeka honetan eta hurrengoan aukera izango dute ikusteko.

Guardiako azokan

Zapatu honetan, bestalde, Gatz Museoak Arabako Errioxako Guardia herrian ospatuko den Lehenengo Enogastronomia Iraungarriaren Topaketan parte hartuko du.

Produktoreen azokan postu bat izango dute gatzagarrek, eta hemengo gatza, gatz xaboiak eta txokolate gazia izango dituzte han salmentan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak