Maiatzaren 8an, astelehenean, ekarpen-gunean batuko dira, 16:00etan, eta bertan, konposta galbahetu eta ontziratu egingo dute, konpostaren egoera aztertzeko. Eguenean, 18:30ean, osoko bilkuren aretoan batuko dira. Gure eredua aztergai hitzaldia emango dute, eta ondoren, pintxo dastaketa izango da. Egubakoitzean, ekarpen-gunean batuko dira, 16:00etan, eta hondakinen karakterizazioa nolakoa den aztertuko dute. Zapatuan, San Miguel plazan umeendako jolasak eta Zirika Zirkus taldearen Konpost eroak antzezlana izango da, 11:00etan hasita. Bukatzeko, hurrengo martitzenean, Gatzagako eskolako umeei konposta banatuko zaie, hainbat azalpen emanda.