Leintz Gatzagan 190 herritarrek zuten botoa emateko eskubidea eta 135ek eman du botoa. Ez da boto baliogaberik izan. Eta zuriak izan dira hiru. Ikusten den moduan, parte-hartze kopuruak gora egin du, eta abenduan indartsu sartu zen Podemos alderdiak eutsi egin dio emaitza onari, orain Elkarrekin Ahal Dugu koalizio modura.