Edozein modutan, oro har, zazpi puntu jaitsi da botoa ematera joandako herritarren ehunekoa, nahiz eta hori bai, kontuan hartzekoa den ere posta bidez jasotako boto kopurua nabarmen handitu dela, lau puntu inguru, hasierako datuen arabera. Arrasaten, esaterako, abenduan 300 boto jaso ziren postaz, eta gaurko, 1.300. Aurreikuspenen arabera, 22:30erako hauteskundeetako emaitza jakinekoa izango da.