Gurasoen elkartea, bestalde, ez dago amore emateko eta Hezkuntza Delegazioko ordezkariekin batzartuko dira datorren astean gela desplazatua herrian mantentzeko asmoz.
Eskoriatzako Luis Ezeiza eskolak Leintz Gatzagan daukan gela desplazatua ixteko arriskuan dago. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Delegazioak dio ez dela bideragarria Eskoriatzako eskolako irakasle bat bertara bideratzea, dagoen ikasle kopurua ikusita. Leintz Gatzagako Gurel gurasoen elkartea ez dago horekin ados eta Puntaik Punta ekimena aprobetxatuta protesta egin dute eguerdian herriko plazan jaialdira bertaratutakoei euren egoeraren berri emateko asmoz.
Gurasoen elkartea, bestalde, ez dago amore emateko eta Hezkuntza Delegazioko ordezkariekin batzartuko dira datorren astean gela desplazatua herrian mantentzeko asmoz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.