Aurrekontua aztergai, eguenean

Ubane Madera 2016ko urtarrilaren 25a

2016ean Leintz Gatzagako Udalak izango duen aurrekontua zehaztuko dute oraingo asteko eguenean. Osoko bilkura egingo du udalbatzarrak eta horixe izango da gai izarra. Batzarra goizean goiz da, ohi moduan, 08:30ean. Interesa duen edozein bertaratu daiteke, udalbatzarra publikoa da-eta. 

Iaz, 467.299 euroko aurrekontua izan zuen Leintz Gatzagak; kopuru hori izan zen 2014koa baino 15.000 euro txikiagoa. Udalerriak jasotzen dituen diru-laguntzen gutxitzeak ekarri zuen aurrekontuaren kopuru orokorraren txikitzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak