Gurelek, Leintz Gatzagako guraso elkarteak, 09:30ean egin du hitzordua plazan. Han autobusa hartu eta Olaun aldera joko dute, gero mugaraino iristeko asmoarekin. Handik Gatzagaineran jarraituko dute, eta Goierri auzoa bisitatu ondoren, erdigunean bukatuko dute Gabonetako kalejira, 14:30-15:00 bueltan elkartean bazkaria ere eginez. Norbaiti goizegi iruditzen bazaio, 12:00-12:30 aldera aukera izango du elkartearekin bat egiteko Gatzagain inguruan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.