Izan ere, Goierri aldean izan dute zaintzen harri hori urte hauetan guztietan, harik eta Udal Gobernuak erabaki arte museoan erakutsiko duela.
Baserritarrak haserre
Horren harira, haserre daude Goierriko auzotarrak: "Ba, bai; eurak ibili dira-eta beti harria zaintzen, eta ustez leku seguru batera joango zelakoan, eta begira, harria bertara eraman eta hurrengo egunean bertan lapurtu egin dute", esan du Eugenio Otsoa alkateak.
Salaketa jarriko dute
Otsoak jakinarazi du oraingo astean bertan duela Ertzaintzan salaketa aurkezteko asmoa. "Herriarendako ondare historiko handia zen, balio etnografikoa dauka", azaldu du. Eta eskatzea libre denez, GOIENA papera baliatuta, lapurrei harria bueltatzeko eskatu gura die alkateak.
XX. mende hasierakoa da ostutako zorrozteko harria. Pedalen bitartez mugiarazten den sistema erabilita aizkorak-eta zorrozteko erabili izan den harria, hain justu. Eta duen balio horrexegatik zuen Udalak Gatz Museoan jartzeko asmoa.
Bi lagun, gutxienez
Lapurretarekin lotutako susmoei dagokienez, berriz, harriak duen tamaina kontuan hartuta, bi lagun eta autoa baino handiagoa den ibilgailua beharrezko ikusten dituzte lapurreta egiteko. Kontuak kontu, errealitatea da Gatzaga nahiko zigortuta dabilela izaten azken hilabeteotan lapurretei dagokienez: Eskoriatza eta Gatzagara bitarteko telefono-haria lapurtu zuten (azaroan), transformadorea (lehenago)… Kontuz ibiltzea komeni, bada.