Pum, pum, pum… gora danborrada!

Ubane Madera 2015eko urtarrilaren 20a

Leintz Gatzagako neska-mutikoak, danborradan.

Sarriegiren doinuak Leintz Gatzagara ere iritsi dira San Sebastian eguna den honetan. Luis Ezeiza herri eskolako sei neska-mutikok jardun dute guztiz "motibatuta" danborrak astintzen.

"Primeran ibili gara", kontatu du Amalur Garitaonandiak, Leintz Gatzagako eskolako irakasleak. Eta argazkiak ere horixe erakusten du: 2-4 eta 5 urteko neska-mutikoek harro-harro jantzi dituzte txapelak eta mantalak eta azken egunotan ikasitako doinuak jo. "Musika ezagutzen dute, eta danborra bitarteko izanda… benetan motibatuta" ibili dira neska-mutikoak.

Erakustaldia egin ostean, txokolatea jan dute, indarrak berreskuratu eta barruak berotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak