Elgetako neska-mutikoek danborra jo dute San Sebastian kofradiako Nobleendako

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urt. 20a, 13:55

Eguerdian, elizpean, Sarriegiren martxa eta Realaren ereserkia jo dituzte eskola-umeek Nobleendako.

Urteroko hitzordua da Elgetan, eta aurten ere gustura ikusi ditugu bai haurrak bai Nobleak. Meza aurretik danborrari txikiei saio polita egin dute San Sebastian kofradiako 24 Nobleendako. Amantala zuria, eta sukaldari txanoa buruan gustura eragin dute danborra.

Hiru pieza jo dituzte, tartean Sarriegiren martxa eta Realaren ereserkia. Seigarren mailako Inax Isasi danbor-nagusiaren gidaritzapean adi-adi aritu dira haurrak. Isasiren esanetan musika saioetan prestatu dituzte hiru piezak. Musika irakaslea ere pozik zen: "Hiru pieza ikasi ditugu, eta baita ere isiluneak errespetatzen" .

Nobleez gain publiko ugari elkartu da elizpean haurren danborrada ikustera. Gero eta gehiago dira ekitaldia ikustera gerturatzen diren gurasoak, aiton-amonak eta herritarrak.

Nobleen ekitaldia sakristian

Meza ostean urteroko ekitaldia egin dute Nobleek sakristian. Errege Katolikoen garaitik datorren elkartea da Nobleen kofradia, eta urtero, San Sebastian egunarekin elkartzen dira. Bazkaria ere badute, aurten.

Danborrada, arratsaldean

Haur Hezkuntzako neska-mutikoek arratsaldean egingo dute bigarren saio bat, kasu honetan gurasoendako eta lagunendako. Berriz joko gaurko egunerako prestaturiko hiru piezak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak