Gaur entzierroak eta Gatzagako buruhandiak

Ubane Madera 2014ko uzt. 7a, 08:28
Aurtengo udalekuetan dabiltzan neska-mutikoak eta begiraleak.

11:00etan San Ferminetako abestia ikasten eta periodikoekin "porrak" egiten hasiko dute eguna Gatzagako udalekuetan. Hori guztia arratsaldean entzierroa eta Gatzagako buruhandiekin korrika egiteko, 17:00etatik 19:00etara. Ordurako San Ferminez jantzita joateko eskaera egin dute.

Beñat Agirreurreta eta Garazi Orobengoa begiraleen zaintzapean eta gidaritzapean, egunean lau orduz (11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara) eskulanak, txangoak, San Fermin eguneko entzierroa, Zikinblay eguna, ogia…eta beste makinatxo bat ekimen egingo dituzte uztailaren 18an bukatuko diren udalekuetan izena eman duten neska-mutikoek.

Ekitaldiotako asko berriak dira, Agirreurretak esandako moduan, iazkoak ez errepikatze aldera aldatutakoak. Eta horien artean, azken eguneko irteera  da akaso aipagarriena: Dorletara barik (iaz kanpinean joan ziren bertara) Gaztainuzketako txaboletara joango dira gaua pasatzera: "Nik dudan esperientzia da, mutikoa nintzenean bertara joaten ginela lotara, eta oso ondo pasatzen genuela, eta nik uste dut oraingoak eurak ere ondo ibiliko direla Gaztainuzketan", dio begirale gazteak.   

Hortik aparte, Gatzagako udalekuek duten berezitasun nabarmenena da neska-mutiko guztiak batera ibiltzen direla, talde bakarrean, eta ez adinka banatuta, gainontzeko herri ia guztietan egiten duten modura.  

Denondako mesede

Hori onuragarria dela uste du Agirreurretak: "Nagusienek txikienei laguntzen diete, eta hala, txikienendako eredu dira nagusiak, eta eurek nagusi egitean, uste dut ondo etorriko zaiela eredu bat izatea. Nagusiek, berriz, ikasten dute erantzukizunez jarduten. Denon artean kooperatibismoa lantzen da. Denok bat izatea ona da, ez dezaten pentsatu, adibidez, nik 9 urte ditudalako 3 urtekoa baino gehiago naiz, zaharragoa bai, baina gehiago ez (…) Ikusten da, txikienek ekintza batzuk ez dituztela nagusiek bezain ondo egiten. Baina elkarrekin egotea denondako da aberasgarria. Neska-mutikoen artean ez dago giro txarrik, elkarren artean ondo konpontzen dira… Ni, adibidez, 1994an jaiotako bakarra naiz Gatzagan. Horrez aparte, konfiantza handiagoa ere hartzen da. Hemen, adibidez, normala da 3 urteko umea bakarrik ikustea kaletik. Hori beste herrietan ez da horrela. Ni horrela bizi izan naiz, eta gehiago gustatzen zait hori".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak