Eta urtebeteko jaitsiera hori bi sexuetan gertatu dela erakusten dute datuek: iaz 139 bizilagun ziren gizonak eta 120, berriz, emakumeak. Bi kasuetan, beraz, eta hemengo gizartearen joerarekin bat etorri barik, gizonezkoak dira gehiago Gatzagan. "Hala izan da aspaldiko urtetan", Udaletik esandakoaren arabera.
Herritik joan
Erroldan urtebetean eman den jaitsierari dagokionez, berriz, "gertatu da, batez ere, batzuk joan egin direlako. Etorkinak dira horietako batzuk. Erroldan, adibidez, lau gutxiago daude aurten. Horien kasuan, Europatik kanpokoek, legearen arabera, bi urtetik behin berritu egin behar dituzte paperak, eta Gatzagaren kasuan, lauk ez dituzte berritu, eta baja dira erroldan", esplikatu dute Udaletik. "Eta badira beste batzuk inguruko herrietara joan direnak", gaineratu dute.
Joan den mende hasierakoak
Osterantzean, urtebetean hil eta jaio direnen kopurua, berbera da: bi umetxo jaio dira, eta bi nagusi joan. Azken horiei dagokienez, Gatzagako nagusien artean nagusiena ere gizonezkoa da: Narciso Beitia, 1910ean jaiotakoa (104 urte beteko ditu urrian); eta emakumerik nagusiena, berriz, 1918koa da.