Esan bezala, bihar, hilak 5, izango da ehiza barrutiaren bigarren enkantea. Libre geratu diren ehiza postu eta txartelak eskatu nahi dituztenek biharko 14:00ak baino lehen egin beharko dute, Leintz Gatzagako Udaletxean. 16:30ean izango da bigarren enkante honetako pliken irekiera eta bertan adjudikatuko dituzte momentuz libre geratu diren postu eta txartel horiek.
Biharko enkantea ere publikoki egingo da, martitzenean egin zen bezala, beraz, interesa izan dezakeen edonork du gonbita bertara hurbiltzeko.
Beraz, bihark konfirmatuko diren adjudikatarioek, martitzenekoekin batuta, tasak ordaindu eta lizentziak lortutakoan izango dute ehizatzeko baimena.